Toribio Altzaga
ATERAKO GERA!
Aterako Gera!
Jostirudia, Egintza Bakarran
Toribio Alzaga-k Izkribatua
Pozo eta C.ª-ren moldizkiran.
Fuenterrabia kalian. 6 lumeroan.
Donostian.
On Marzelino Soroa Lasa jaunari
Euskerazko jostirudi izkribatzalle doainduna eta maisuari, donkitzen diot nere lenbiziko argitaratzen detan lana.
Egilleak.
Egintzalleak
Anthon.
Pello Atraka.
Joxe Pipax.
On Jose Jeolimo.
Tanti (zelaoria).
Patxi (ume koxkorra).
Gertaera iruditzen da Donostiyan.
Donostian 1888-garren urteko Euskal-itz jostaldietan sariztatua eta batzarreak argitaratua.
EGINTZA BAKARRA
Iruditegiak aurkeztatzen du sagardoteri bat. Egilliaren ezkerretara barrika bat, nundik saltzen dan sagardua, eta ingurubetan upelak, barrikak, alki luziak, suba egiteko arriya, kargakua, onilla... Barrikatik zintzillik krisalluba, eta txoko batian erratza. Sarrerako atia, atzian, erdi aldian, iru bat malla jexten dirala. Eskuyian, aurre aldian, beste ate txiki bat, patiñara ematen dubena.
1
Anthon
(Burtiña altxatzeakuan agertzen da sarrerako atian, kanpora izketan. Gero aurreratzen da.)
Aterako ote gera, bada? Abek ixtillubak oraingo lege berri txatxu (b)abekiñ! Eziñ gintezke orla iñola ere moldatu. Ez gera aterako! Nola, bada? Sagardua upelategira ekarri, eta andik denbora puska batera etorriko dira zinta traste batekiñ, eta neurtu batera, neurtu bestera, lumeruak egiñ, papela zikindu eta... orla asmatu oiek zenbat sagardo dagon barrenen? Ori da neri sugurra neurtu eta zer jan detan asmatzia bezela. Okerrena da, berriz, beti sagardo-jabien alde kontubak ateratzen dituztela; bai, noski, nik baño obeto esku azpitik ematen diyotelako. Oraingo jendiak uste dutelarik dena badakitela, ezer ez dakite... Ezta, bada, egiya? Oraiñ sagardua dan ero ez dan ezagutzera eraman azitzen dizkigute muestrak zereko zeraren zerien zirien zurien zuluen... zera... guazen klarinete kaniketakua... ero dana dala. Aiek omen dakite... Beren bizi guztiyan ez zuten gero baso erdien bat erango’re-ta, oiek guri erakutsi zer dan sagardo ona! Oraindik, euskeraz dakigun ero ez esatera, bialduko gaituzte Alemaniko konsulengana! Eraman genduben, orain dala denbora pixka bat ere, barrika ontatik muestra bat pitarren izenian, eta iya illabeteren buruban eman ziguten pitartzat saltzeko baimena: baño sagardo-jabia asarretu egin zan, arrek sagardotzat saldu nai zubela: ostea eraman azi zigun, eta amabost egun zar botilla an irukirik, sagardotzat ez zigun bada eman ageriya? Ja! Ja! Orrenbeste denboren buruban binagretu ere egin zitekian! Oiek ez dakite zer dan sagardua, ez pitarra eta ez patharra! Obe luteke Pello Atraka-ri deituko baliyoteke probatzera; arrek obeto ezagutuko luke, bai, ona edo txarra dan, dozen erdi bat baso eran ezkero! (Ixirtzen da barriken aurreko kadiran.) Eta gero or dabill kalietan prantzes aundi bat “Lau, lau!” oju egiñik, ingurdu alako bat saltzen, eta orri ez diyote eraman azitzen muestrik... Gizarajua! Obe’re badu, bai; bestela jango liyoteke karrua ere, kurpill eta guzti!...
II
Anthon eta Pello Atraka
ATRAKA: Eup!
ANTHON: Kaxo, Atraka. Zer degu?
ATRAKA: Bageala.
ANTHON: Itxasora gabe?
ATRAKA: Bo! Galernazo madarikatu bat atera dik, eta legorrian gelditu gaituk.
ANTHON: Bejondaizutela; urtara eziñ danian, sagardotara.
ATRAKA: Askoz ere segurubo dek.
ANTHON: Ez zekiat, bada. Urtan ez aiz beñere ito, baño...
ATRAKA: Ik zer dakik?
ANTHON: Mutill, ala uste nikan biñipin.
ATRAKA: Norbaitek esango zikan eta.
ANTHON: Bai; nik ala zeukat buruban: ez aizela beñere urtan ito; baño alakoren batian sagardotan itoko aiz.
ATRAKA: Ederki eman ere! Ez bazekiat bada nik iaio igari!
ANTHON: Legorrian bai, legorrian!
ATRAKA: Tira, tira, berriketa gutxi eta bete baso bat.
ANTHON: (Garbitubaz basua) Zenbatgarrena?
ATRAKA: Oraiñ sartu nak eta zenbatgarrena?
ANTHON: (Betiaz) Ez al dek lenokoik?
ATRAKA: Ez, gizona. Lenokuak..... denak eran nizkikan.
ANTHON: Ez diat ori esaten. Galdetzen nikan lenokoik ez dekan zor.
ATRAKA: Bai zera. Arrantzaliak oso ondrarubak gaituk. Ez degunian —garbi esatia obe dek—, ez diagu pagatzen; bañon degunian,... (askotan ere ez). Aurtengo neguban ere nik arrapatzen detan bixigurik aundiyena iretzat izango dek.
ANTHON: Juan dan urtian bezela, neretzako ekarri, zubek jan eta arrekiñ eran zenuten sagardorik pagatu gabe itzul egiñik. To, to.
(Emanaz basua. Atrakak eraten du botiaz kondua.) Ez nak ni legorreko arrantzaliakiñ fiyatzen.
ATRAKA: Ez dek legorreko arrantzalerik izaten.
ANTHON: Ez zekiat, bada. Joxe Pipaxek legorrian itsasuan bañon lupi geiago arrapatzen dizkik.
A TRAKA: Pipaxek... nai dubelako. Gizarajuak amaika mixeri pasatzen dizkik; lenguan ere geiegi jan eta... gosiak gelditu.
ANTHON: Bai, eta pagatzerakuan gogoratzia aztu.
ATRAKA: Gizon ori bañon droleroik ez diat ikusi.
Beti berriketan ariko uke, belarriyetatik itza dariyola, eta batea edo bestea egiten dik moduba pagatu gabe itzuli egitekua.
ANTHON: Oiek beliarena egiñ eta gero sagarduen kontubak exkax. Nagusiyari pagatutzeko beñere dirurik osatzen ez. Batetik, neurtzeko usariyo berriyakiñ ogei ta bost kargako upelari ogei eta amar eman...
ATRAKA: Ez dik karga txarra iruki biar.
ANTHON: Eta gero jariyuak, eta mermak, eta sagardua sartzia gure kontu, eta upela garbitzia, eta sebatzia, eta...
ATRAKA: Ortara ezkero, ustu ere obe zenuteke zeonek zeonek egiñ.
ANTHON: Anbat ori ere.
ATRAKA: Bañon azkenian, zubek negar asko egiñatikan, erostunak berdindu biar izaten dizkik zuben eskasiyak.
ANTHON: Bai eta zera ere.
ATRAKA: Bai bada; baso txikiya jarri eta ura ondo bete’re ez; botilletan gutxi gora-berako neurriyak eta... beste txirriyo asko.
ANTHON: Gaurko egunian pasako dituk neurri kontubetan; emen dituk beti ikusten poto lege berriko oiek, eta erozeiñ gauzengatik, zapla multa! Lenguan ere, patina zikinduba zeguelako, bi pezeta zar multa!
ATRAKA: Orlakuan zeladoriari baso pare bat eman ezkero, ixilik pasako’ik.
ANTHON: Batzubek bai; bañon badek gallego buru aundi bat, gaxtuo dek zezen naparra bañon. Onera etorri ukan bere parajetik erdi gosiak; eta oraiñ, puru aundiya ezpañetan arturik, markesa diruiyela or zebillek pasiatzen kalietan.
ATRAKA: Eta orrenbeste zikiñ al zegon patiñan?
ANTHON: Bai zera! Dozen erdien bat legatz buru, sardiñ ustel batzubek eta orlako beste zerbait... Zeladoriak berak kraka geiago zekakan txapelian.
ATRAKA: Orduban emendik aurrera maiz garbitu bearko dek.
ANTHON: Bai, ari nak beti garbitzen; bañon nik garbitu ala, goiko jendiak zikintzen ziatek.
ATRAKA: Aieri ere multa eman azi.
ANTHON: Bai, bañon emendik eramaten ditek sagardua, eta asarretu ezkero ez litukek geiago etorriko.
ATRAKA: Orduban, oieri bai txiskatzia neurriyetan, e? Patiña garbitzia ere sagarduan kargatuko diyotek?
ANTHON: Sagardo jabiak bai, kargatzen zizkiak, ogei ta bost kargako upelian, ogei ta amar.
ATRAKA: Ik berriz guri ogei eta amaika eta partira.
(Soñu aundi bat patiñan zerbait eroriyena.)
ANTHON: Zer da ori? (Juaten dira patiñako atera.) Oi, arkumia zirurik.
ATRAKA: Txerriko umia dek.
ANTHON: (Burlaz) Bai zera, piper morruekiñ. (Barrena sartuta eta ostera ateratzen da.) Katuba dek!
ATRAKA: Ja! Ja! Ja! Iy-iya asmatu ukan!
ANTHON: Ez dek oraiñ iñor etorriko, ez, mokaru goxu orren billa. Emen zebiltzik egunero: alkandora erori zaiotela, ero pixoiala, ero...
ATRAKA: Urdai azpikoren bat.
ANTHON: E! Gauza oiek ondo gordetzen dizkitek. Bai... Alakorik balitz, aguro garbituko nikek patina.
ATRAKA: Bai eta urdai azpikua ere.
ANTHON: Lenguan erori zitzaiotekan... zera... uztaiekiñ egiñtako barrika-erdi alako bat... Bostgarren bizitzako neskak atzeko koskorrak egiteko izaten omen dik.
ATRAKA: A; poliziyakua! Oraingo neskak ala ibiltzen dituk beti beren poliziyakua atzetik dutela...
ANTHON: Orain nik oien zikiñak garbitu egin biarko dizkiat.
ATRAKA: Utzi zak; etorriko dituk...
ANTHON: Bai, etorriko dek... zeladoria bi pezeten billa. (Erratza artu eta garbitzera dijua.)
ATRAKA: Orla aterako aiz!
ANTHON: Atera biarko diat garbitze ezkero. Bitartian egin zak faore sagarduari kontu artzia.
(Juaten da patinara.)
ATRAKA: Ba, bai! Ni emen nagon bitartian, ez dek sagardorik alperrik galduko.
III
Pello Atraka
(Juaten da barrikara, ixiri kadiran eta betetzen du baso bat.)
Oraiñ ere aterako naiz bada ni. Au mauka! Txotx berriko sagardu onekiñ sartzen diyot ziriya Anthon gizarajuari! (Begiratubaz baso betiari.) Sagardu onek, bada, ez du aiñ kolore fina... Neretzako, ona izateko emenguak lasto koloria izan biar du; ala da fiñago eta argiyago... Esan zagun gorri antxekuak ere ez dirala txarrak, zergatik diran gorputz geiagokuak. Orra, berriz: Asturiaskuak ez izanagatik kolorez txit gaiñ gañekuak eta gañera metxuak, alaz guztiyaz ere ez dira txarrak, ez izan ezkero pasatubak Gaxi puntukuak gustatzen zaizkit... Baita goxo antxekuak ere: eta sagardo garratz txinpartak botatzen dituben ura, azkeneko Amasorrañen saldu zan bezelakua, ura, ura gauza, ura zan ura, urik gabia... Esan zagun, besteren bizkar izan ezkero, erozeiñ erateko pronto naguela, baita eskubetan daukatan oliyo kolori au ere. (Eraten du.)
IV
Pello Atraka eta Tanti
(Tantik totel itzegiten du. Sartu eta gelditzen da atien aldamenian, beti bildurraz kanpora begira.)
TANTI: Etun on etxetuat.
ATRAKA: Oi! Tanti, i al itzan? Norbait zala uste nikan.
TANTI: Alatañetan, Ataka sadaldua talten. Tomeltiante taltu al aiz?
ATRAKA: Zer edo zer egin biarko diagu orrenbeste alper mantenduko badegu.
TANTI: Pataitalena! Bela sadaldoteian eta...
ATRAKA: I nun ago bada?
TANTI: Talto batian etoli nak oldia; tia, ekatzak bato bat eta baniak kolika-kolika.
(Atrakak betetzen du basua eta eskaintzen diyo Tantiri. Onek egiten du artzea. bañon ez du artzen.)
ATRAKA: Ez zerate gaizki bizi alper txar oiek.
TANTI: I betela. Atzo’le teatuan egon oldubata alte eta gaul goitian teietan kaiea atea.
ATRAKA: Teatruan e? Obe dek, bai, lanera bañon ara juan.
TANTI: Aintze uten totia.
ATRAKA: Gauza politak egingo dizkitek, e?
TANTI: Tiltuan, tiltuan... mutil an bai edelki: taldiya atea toli ta toli, eta deo tomediantia dañian, eta taldiya toli eta dizonak talto, eta tlapuba tali ta talto, eta deo matila ta talto, deo utaia ta talto, eta...
ATRAKA: Gero barrika... (Au guziya presaka.)
TANTI: Ta talto!
ATRAKA: Gero upela...
TANTI: Ta talto!
ATRAKA: Mutil!!!
TANTI: Ta talto, ta talto, ta talto! Ta beti toti batian!
ATRAKA: Bejondaikala!
TANTI: Ez zea: teato tikiyan betela, beliketan asi tolti t’eldiyetan eta ixildu bae amabi t’eldiyak alte... Eta etitek eiten talto thiki bat ere... Ezta onenbeste’le. (Salto egiñaz.)
ATRAKA: Eta aien berriketak aitziagatik pagatu?
TANTI: Oli! Oli!
ATRAKA: Pagatu gabe aitzen dizkiagu kai aldian (batere ez dakitelarik) aiek ez bezelako berriket alaiak.
TANTI: Bañon tiltuan,... mutill, ula, ula dauza! Sotatik tintilik dizona, eta buluba anken danian tali, ta deo eskubak buluben dañian, eta alen dañian tlipa, eta tlipen dañian abua, eta...
ATRAKA: Mutill!
TANTI: Eta deo talto!...
ATRALA: A bai! Ortik aurrerakua bazekiagu!
TANTI: Dauza oiek atoldatzian, sadaldua elateko dodua editen zat.
ATRAKA: To, bada, to! Emen niok ordubeti ontan zai.
TANTI: Etatzat. (Besua luzatzen du, bañon basua artu baño len, juaten da atera begiratzera, eta ateratzen da presaka.) Eletiolia! Eletiolia! Batiak ni! (Juaten da korrika.)
ATRAKA: Ja! Ja! A zer izuba! Ori bai dijuala toli ta toli, talto ta talto. Ja! Ja!... Eta oraiñ zer egingo det nik basu onekiñ?... Alperrik galtzia bañon, alperrik eratia obe dala da esaera, eta... eran egin biarko.
V
Pello Atraka, On Jeolimo eta gero Anthon
(On Jeolimo sartzen da Pello eraten asten danian, eta orduban juaten da patiñ aldera basua gordiaz.)
ON JEOLIMO: Jaungoikuak egun on dizutela.
ATRAKA: Oi! Sagardo jabia! Bai, jauna. Oraintxen juan da patiña garbitzera; beriala deituko diyot. Anthon!
ON JEOLIMO: Emen al dago Anthon?
ATRAKA: Bai, jauna, bai. Beriala etorriko da. Anthon, Anthon!
ANTHON: Nor da? (Jotzen du Atraka eta botatzen diyo basua.)
BIYAK: A!
ANTHON: Katubentzako al ukan? (Nagusiya ikusten du.) (Oi! Nagusiya!) (Igesi patiñara.)
ATRAKA: Iya ixuri ukan. (Atzetik igesi.)
ON JEOLIMO: (Atzetik, Anthoni jiraka.) Anthon! Anthon! Nora zuaz?
ANTHON: (Bueltatuta.) Nagusi jauna, barkatu beza; ez nuben ikusten ere.
ON JEOLIMO: Ordubeti ontan emen nago zure zai.
ANTHON: Eta ez al du nere andria ikusi?
ON JEOLIMO: Ez
ANTHON: Ez da bada ordu laurdenik ere alde egiñ dubela... Zerea juan da, zereko zerea...
ON JEOLIMO: A bai!
ANTHON: Ez, jauna. Ara ez; bestera. Azkena neurtu zan upeleko sagarduen muestra eramatera... Bestiakiñ aña denbora pasatzen badute, datorren udaberriyan saltzeko moduban izango degu, jauna.
ON JEOLIMO: Presa eman biar zaiote, bada.
ANTHON: Nik uste det, jauna, aguro bueltatzeko, presa bañon txanpon batzubek ematia obe izango litzakela.
ON JEOLIMO: Ori ez da, ordia, ondo egiña.
ANTHON: Grothi Grothi ere etzan ondo egiña, bañan or ibiltzen zan kalei kale bere jiba bizkarrian zubela.
ON JEOLIMO: Begira, Anthon: guri komeni zaigu lenbailen saltzia, eta al dan modurik onenian.
ANTHON: Bai, jauna, bai. Al dan merkiena.
ON JEOLIMO: E! Al dan gaixtiyena da neretzako modurik onena.
ANTHON: Bañan saltzeko modurik txarrena ere bai.
ON JEOLIMO: Erariya ona izan ezkero, pixka bat gaixtixiago izanagatik saaltzen da aguro...
ANTHON: Nik ez det konprenditzen, jauna, zergatik andria dago ontan oituba; bañan...
ON JEOLIMO: Ori gauza errexa dezu.
ANTHON: Bai, jauna; upel ortatik ogei ta amar karga saltzia bañon errexagua.
ON JEOLIMO: Salduko dira, bada, gizona.
ANTHON: Lana franko.
ON JEOLIMO: Zergatik ez bada?
ANTHON: Zergatik nola ogei ta amar kargik sartu ez diran, aterako ez diralako, jauna.
ON JEOLIMO: Aterako dira!
ANTHON: Beorri bai, aterako litzake alakorik balitz; bañan nola nai du ez dan tokitik ateratzia? Upelian jaiotzen dala uste al du bada sagardua? Upelian geienaz ere bataiatu egiten da, jauna! On
JEOLIMO: Bañan, gizona, nola ari zera izketan, neurtu berriya bada upela eta esan badute ogei ta amarrekua dala?
ANTHON: Oiek zer dakite? Zintakiñ neurtu upela? Nik alare galtzen neurriyak artzen ari zirala uste nuben! Sekulan ez degu orlako usariyorik ezagutu.
ON JEOLIMO: Ori da neurririk xuxenena. Pentsa zazu ala izango dan! Lenago upelategi (y) ontan ez ziraten eun eta amar karga besterik kontatzen, eta oraiñ neurri berriyakiñ baditut eun eta berrogei ta zazpi...
ANTHON: Ez juxtu ibilliko balirake. Zer bada? Aunditu egiñ al dira upelak?
ON JEOLIMO: Ez, gizona, ez.
ANTHON: Orla juaten badira azitzen, laxter itsasua kabitzeko diña ontzi izango du, jauna. Upel ori beti ogei ta bostekotzat ezagutu izandu degu.
ON JEOLIMO: Ez, ordia, izan.
ANTHON: Ala izanduba beti, jauna.
ON JEOLIMO: Oraiñ artekua saltsa bat besterik izandu ez da, eta orla zubek egin dituzute kuartotxuak.
ANTHON: Bai; guretzako beti saltsa eta jakiya beorrentzat
ON JEOLIMO: Oraiñ gauza askoz ere garbiyagua da.
ANTHON: Saltxik ere ez oraiñ!
ON JEOLIMO: Alabaindikan ere, bakoitzak bere kontubak atera biar ditu.
ANTHON: Nai dituben kontuak ateriagatik, ez du ortik ogei ta amar kargik aterako denboren denboretan ere. Ogei ta bostekotzat ezagutu izan degu eta ala izan ere da. Zinten neurriyak! Neurtu beza kargakuakiñ; ez dubela ogei ta amar aldiz betetzen? Ala balitz, sal-tzerakuan dirubak juxtu atera biar luke eta ez exkax, gertatzen dan bezela.
ON JEOLIMO: Nik ez det orrekiñ egitekorik. Zubek kontuz aritzen bazerate saltzen, ondo aterako da gauza. Ikusiko dezu.
ANTHON: Nai du ezetz?
ON JEOLIMO: Ez; nik baietz nai det.
ANTHON: Ni kontu guztiyakiñ egongo naiz, eta ikusiko du zer gertatzen dan.
ON JEOLIMO: Ia bada.
VI
Anthon. On Jeolimo eta Joxe Pipax
PIPAX: Atrakatu eta fondo eman biar degu ementxen.
ON JEOLIMO: Emen al zera, alporja?
PIPAX: Ondo, eta beorri, On Jeolimo? Ondo, serbitzeko; ba, jauna, bai.
ON JEOLIMO: Ja! Ja! Ja! Beti txoro. beti orla.
PIPAX: Bijua ondotxo! Kontuz ibilli, e?, itsaso gaxtua dago ta.
ON JEOLIMO: Zu kontuz ibilli, zu... mariatu gabe.
PIPAX: E! Atuajia jakiñen gañian dago.
ON JEOLIMO: Ariyo. Anthon. Esanak esan, ia xuxen ari eta zer ateratzen dan. (Juaten da.)
ANTHON: Ni nere itzian nago, jauna. Bijua ondotxo!
PIPAX: Kaxo, Anthon! Zer gizon modu? Ekatzak baso bat sagardo, lo ez baldin baago.
ANTHON: Lo niok.
PIPAX: O! Ez dek gero batere ezagun. Badiruik ametsetan abillela, bañan... lotan ez.
ANTHON: Mutill, utzi nazak pakian, asarre niok eta...
PIPAX: Aixkiratzen lana! Ni ez nak beñere asarretzen; ni beti umore onakiñ!... Oraiñ ere abiyadurik batere artu gabe, erango nizkikek sei baso sagardo bata bestien ondoren.
ANTHON: Eran obeto egingo dituk, bai, pagatu bañon.
PIPAX: Begira zak bada. Neri ez zat gustatzen zorrik iñun izaterik eta ezta... pagatzerik ere!
ANTHON: Ori dek.
PIPAX: E! Txirrixtatu egiñ nak. Ez nikan ori esan nai.
ANTHON: Nai ez dekala esan dek egiya.
PIPAX: Gizona, gaur bañon pobriago izandu gaituk bada! Diruba obeto zekagu agiñeko miña bañon! Atxuari atera zizkat zazpi kuarto txiki: bat ardo eta laurdeneko opilla erosirik amaiketakua egiteko: eta beste zazpi... milla duro banitu ez nikek ire inbiriyik izango!
ANTHON: Aizak. i! Eta sagardua zerekiñ pagatzeko asmua dek?
PIPAX: Gauza orren gañian gero itz egingo diagu.
ANTHON: Ez diat emango.
PIPAX: Orrenbeste ez al aiz fiyatzen?
ANTHON: Ez, ez, ez! Ez diat emango!
PIPAX: To makilla (makilla bat arturik) eta egiñ akiyok koxka, e?, eta...
ANTHON: Ez nak ari! Makill ontan egiñ edo itsasuan egiñ bat dek!
PIPAX: Pagatuko diat bada! Baso baten juan-etorriyagatik orrenbeste zalaparta! Ona ago i ni bezela zazpi milla duro artzeko izateko!
ANTHON: Norengandik?
PIPAX: Gobiernotik.
ANTHON: Nola?
PIPAX: Sekulan ez diat ezer artu eta artzeko nagolako.
ANTHON: Lenbiziko artzen dekanian etorri ari bada, eta orduban emango diat.
PIPAX: Gizona, beiñ esan ezkero pagatuko detala, ez al aiz fiyatzen?
ANHON: Ez nak fiyatzen, ez! To (emanaz). Bañan ez aiz gaur emendik aterako pagatu gabe.
PIPAX: (Basua artu eta) Aterako gaituk!
ANTHON: Zeladoriari deituko ziuat.
VII
Anthon. Joxe Pipax eta Pello Atraka
ATRAKA: Juan al da?
PIPAX: (Pipa pixtubaz.) E; Joxe nak, legorrez.
ATRAKA: Legorrez itsasoz bañon abeto izango dituk., bai. zuben treñeroko jendiak.
PIPAX: Gure treñeruan bezelako jende lirañik ez dek kosta ontan guztiyan, eta panparroikeri gutxi atera biar dezute, ba-ezpatxo, arrantzale zarpatsu (b) oiek!
ATRAKA: Ixilik ago, zuben artekua izatia lotsatu biar dik eta.
PIPAX: I egongo aiz ixilik, i!
ATRAKA: Nai badet.
ANTHON: Asi al zerate?
PIPAX: Askoik ez amar urti abetan.
ANTHON: Bazekiat zer esaten detan.
ATRAKA: Onek ez daki, ordia, zer esaten duben. Asto!! Babo!! Lukainka!!!
PIPAX: Ala banitz, jango nindukek.
ATRAKA: Ez aiz, ordia, jateko ona.
ANTHON: Ez dek bada txarra erateko.
ATRAKA: Ortarako bai, eta tabeman zalaparta dariyola, bere gezurrezko aziyuak kontatubaz, jendia engañatzeko. Itsasuan, itsasuan ezagutzen dek zein dan gizona!
PIPAX: Gauza ona izateko arrunka geiegi dabillek! Exkoteko kalan abillenian, eta mendabal zakarra ateratzen dubenian, ez dek orrenbeste agertzen buruba.
ATRAKA: I bañon geiago.
PIPAX: Ederki eman ere.
ATRAKA: Mutill, pipa besterik ez zaik ikusten!
PIPAX: Lenguan ere zer ordutan ziñaten Shuesteko kalan?
ATRAKA: Guk ordubata t’erdiyan belatu genikan, eta bire erdiraño etorri gindukan oker-oker auuu!, eta bat-batian kalma! Txapela bete aize naikua etxera etortzeko, eta aguantian etorri biar ler egiten!
PIPAX: Gu, berriz, zubek bañon nekezago ateriagatik, laja zubek atzian; eta erriya bixtatu zenuteneako, bi puntetan gindukan!
ATRAKA: Ala dek, bai! Nik alare zuben txalupa arrantzako baforia zala uste nikan, ire pipak botatzen zuben kiekiñ. Orlako kaldera izan ezkero, irabazi biar estropara!
PIPAX: Eta beste kalan?
ATRAKA: Zeñetan?
PIPAX: Baztar kantinan.
ANTHON: Kantinan ez, baño sagardoteriyan alkar topatzen dute abek.
ATRAKA: Mutill, ez zakala ori aitatu. baztar guztiyak zorrez betiak dakazkik eta.
PIPAX: Ire andriak aña ogi ez diagu bada zor, zubek beziñ lotsagabiak ez geralako.
ATRAKA: Ogiya? Ire amak obe zikan ire tokiyan sei librako ogi aundi bat egin bazuben!
PIPAX: Ara bada emen gizon galanta. Kabituko ote da au iñun? Etxe-errenta pagatzeko bañon ortarako obia aiz.
ATRAKA: Berriketa gutxi gero emen, e? Bestela emango diat begiondoko bat...
PIPAX: Gauza izan biar!
ANTHON: Ez gero emen okasiyorik jarri.
ATRAKA: Ago ixilik, kintua!
PIPAX: I egongo aiz bobiskum!
ATRAKA: Katillu, ez besteren katillu!
PIPAX: Astua!
ATRAKA: Babua!
PIPAX: I bezelakua!
ATRAKA: Emango diat! (Eskuba altxatuta.)
PIPAX: Artuko dek! (Baita’re pixka bat egongo dira alkarri begira, eta bat-batian aixkiretzen dira.)
ATRAKA: Guazen eratera baso bana. (Juaten dira barriken ondoren eta eskatzen dute.)
ANTHON: Beti bezelako errematia aben erromeriyak: itsasuan asi eta sagardoteriyan bukatu.
ATRAKA: Anthon, txukun-txukun utziko ukan patina?
ANTHON: Bai zera. Lenbiziko bizitzako atsua asi dek berriketa daiola, eta ez diat ezer egiñ.
Katuba eta beste zikiñak bertan gelditu dituk. Goxua ziok iñor etortzen bada!
VIII
Anthon, Pipax, Atraka, Tanti eta Patxi (gero)
(Eraten dutenian, botatzen dute kondua ate aldera; eta, nola orduban sartzen dan Tanti, bustitzen dute.)
TANTI: Bapo! Plei edin nazute.
PIPAX: Oi Tanti! Zer egin ditek?
ATRAKA: Txantxetan ukan.
PIPAX: Multa eman akiyok... Anthoni.
ANTHON: Neri?
TANTI: Bat edo bati bialko. Ez takitute zer pasa taitan.
PIPAX: Zer bada?
TANTI: Badakik, Ataka, len izandu naitenian kolika nola atela naiten elejiolia ikutita, e?
ATRAKA: Bai; emengo sagardo jabia.
ANTHON: Emen izandu dek.
TANTI: Ateate’nak arren idesi, eta kabua bete ikiñan, alatañetan.
ATRAKA: Orduban talto egin biar ukan.
TANTI: Deitu eta daldetu ziat: “Zel zabiltza sadaldoteian?” Nik zer esan tatin ez, eta esan ziuat patiña ikusten nitala eta... zikiña daola.
ANTHON: Gezurra!
PIPAX: Anthon, txautu au.
ANTHON: Zikiñago dakak ik muturra.
PIPAX: Ikusi zak. (Juaten asten da eta gelditzen du Atrakak eta atzetik Anthonek.)
ATRAKA: Eta guazen... Zer esan dik kaboak?
TANTI: Bi peteta multa emateko, eta ona papela.
Aber oaiñ teñek ematen dikian bi petetak.
ANTHON: Nik ez biñipin!
TANTI: Bialko! (Juan nairik.)
ANTHON: Ez txinixtu!
ATRAKA: Pipaxek emango dizkik. (Gelditubaz.)
PIPAX: Ba bai, ankak erantzi eta beriala emango dizkiat. Zertan nai dituk: urretan edo zillarretan?
TANTI: Beliketa gutxi! Bat eo batek eman bialko titiak.
PIPAX: Mutill, papela kanbiyatzeko esaten nikan.
TANTI: Papelik tanbiyatu bage fumatzen diat nik.
PIPAX: Nik, berriz, papelik bage. (Pipa erakutsiyaz.)
TANTI: Enak ni emendik juango bi petetik bae, eta ba-ezpa’re patina ikustea niak. (Juan nairik.)
ANTHON: Ez dek ikusiko; ik gezurra esana ez diat nik kulpik. (Gelditubaz.)
ATRAKA: Garbiya ziok (baita’re.)
PIPAX: Utzi zaiozute.
TANTI: Utzi bialko!
ATRAKA: Zertara juan biar dek, garbiya ziok eta?
TANTI: Ori etekiat.
ANTHON: Zertako esan diyok bada zikiñadagola?
TANTI: Bestela etzikan txinistaten eta. Tia, tia, ikustea niak.
ANTHON: Anjela Maria! Ez dek, ordia, ori kontuba.
PIPAX: Zer da bada: kantuba?
ATRAKA:z; katuba...
ANTHON: Ago ixillik! (Abua tapatubaz.)
ATRAKA: Ez uala; oraiñ garbitu dik.
TANTI: Ez al natute utzi nai?
ANTHON: Ez!
ATRAKA: Garbiya dagola ez al dek aitzen?
TANTI: Nai ezpadetute utzi, edon; bañon enak ni juango bi petetik bae.
ANTHON: Nai dubenak emango dizkik; nik ez.
ATRAKA: Gauza orren gañian itz egingo diagu.
PIPAX: Mutill, utzi zak kontu (b) ori... Naigabia pasatzeko eran zak baso bat; nik iri laguntziatik ustuko diat beste bat. (Tantiri.)
ATRAKA: Guazen.
TANTI: Ekatzak bada bato bat: bañon pagatu biako dek.
ANTHON: Ez txinixtu. (Emanaz baso bana irurari.)
PIPAX: (Tantiri.) Sagardu au oso sanua dek.
ATRAKA: Sagardo eriyik ikusi al dek?
PIPAX: (Tantiri.) Sainetian ezagutzen dek. (Eraten dute.)
ANTHON: Onek egin digu ateraldiya.
ATRAKA: Sarrera, sarrera egin dik onek.
TANTI: Nik pagatuko itutala ute al dek baa?
ANTHON: Nork bada?
PIPAX: Utzi zaiozute tontokeri (y) orri! Nik emango dizkiat. To! (Boltsillubak miratubaz.) Ez dizkiat emen. Aste-egunetako erropetan utzi dizkiat!
ATRAKA: Jaietakuak al dituk oiek?
PIPAX: Intzentsu egunetakuak.
ANTHON: (lruditegiyen aurrera juaten dira labak.) Kanpana bueltakuak jotzen dituztenetakuak?
PIPAX: Bai!
PATXI: (Azaltzen da txistuka eta txanponakiñ botilla juaz.) Txopin bat sagardo! (Gelditzen da barriken aurrian.)
ANTHON: Baniak beriala.
PIPAX: Tanti, ori dek gizon bortitza etorri aizena!
TANTI: Beti betela.
ATRAKA: Uste nikan jan biar gindubela.
ANTHON: Txatxu (b) oni begira!
PIPAX: Tira, tira, ez ortaz geiago itz egiñ.
ATRAKA: Ori dek: umore onak bi pezeta bañon geiago baliyo dizkik.
ANTHON: Baita... (Patxi asten da kanillatik eraten eta ikusten du Anthonek.) Zer ari aiz?
PATXI: (Altxa eta botilla erakutsiyaz.) Txopin bat sagardo.
ANTHON: Itxogon zak bada pixka bat. Berriz ikusten baat aziyu ori egiten, zatituko at.
ATRAKA: Bi pezetak oni atera.
TANTI: Oli!
PIPAX: Tanti, zubek gizon jakintsubak zeatela eta...
TANTI: I bañon geiago.
ATRAKA: Ez dek gaitz.
ANTHON: Anbat.
PIPAX: Oraiñ ere jokatuko diat bada nik zein dan geiago bertsuetan.
ATRAKA: Ia?
ANTHON: Ori, ori!
TANTI: Zubek, oldia, batalitalak betela tantatzen detute.
ATRAKA: Nola bada?
TANTI: Neri dustatzen zat musikakiñ.
PIPAX: Zer musika?
ANTON: Thun-thunena?
TANTI: Eliko musikak totze’itubenak. Opelak eta!
PIPAX: E! Orlako doñubetan ez ditek kantatzen bertsolariyak.
TANTI: Basalitalak dialako.
ATRAKA: Ia bada zein dan geiago, bakoitzak bere doñuban kantatubaz.
PIPAX: Baita ortara ere egingo diat.
TANTI: Eztali txala zekat, oldia.
ANTHON: Orrenbesteañoko kantubak egin biar al dituk?
ATRAKA: Orrengatik asi zintezteke. bai. Tira, tira, asi.
PIPAX: Ni asiko nak.
ANTHON: Geran bada.
PIPAX: Tanti, zera zu gizon bikaña bi pezeta eskatzeko. Baña izan du Anthonek maña, zuri gaur ez... iñundik iñola ere patina zikiña zeguelako eskatu dizkatzun dirubak pagatutzeko.
IRURAK: Ja! Ja! Ja!
ANTHON: Nun zuben orrek azkeneko errematia?
TANTI: Ori daizki!
ATRAKA: Ja! Ja! Asnase batian kantatzeko naikua egin dik!
PIPAX: Oraiñ Tantiren txanda.
ATRAKA: Ia nola egiten dekan.
TANTI: Neri ez zaat basalitalak bezela dustatzen.
ANTHON: Dakikan bezela bota zak.
PIPAX: Geran, geran, oztu bañon len.
ATRAKA: Ala!
TANTI: (Bi eztultxo eqiñ eta pixka bat itxogonik.)
Dure etxian baziot matina bat tatel, matina bat titel, titel titel ti-tel ti-tel.
IX
Lenguak eta On Jeolimo
(Azaltzen da On Jeolimo eta arrapatzen ditu labak aurrian parrez daudela, eta Patxi atzian kanillatik eraten ari dala, eta erasotzen diyo arri.)
ON JEOLIMO: Zer da modu (b) au? A likixkeriya ez besterena!
TANTI: Eletiolia!
ANTHON.: Nagusiya!
PIPAX: On Jeolimo!
ON JEOLIMO: Emango diat nik orain! (Esku-makillakiñ juaz.)
PATXI: (Negarrez, botilla artu eta igesi.) Ai, ama! Ez det geiago egingo. (Juaten da.)
TANTI: (Pipaxi.) Bi peteta multa!
ANTHON: Ai! Au tratuba! On
JEOLIMO: Au al da moduba? (Aurreratubaz.)
PIPAX: (Tantiri) Neri zer esaten nak?
TANTI: (Bueltaka, uste ez dubela, On Jeolimoi.) Bi peteta multa! On
JEOLIMO: E?
TANTI: Ai, ez, barkutu. Oni. (Anthoni.) (Bi peteta multa!)
ANTHON: Ua ortikan!
TANTI: (Atrakari.) Bi peteta multa!
ATRAKA: E?
TANTI: Patiña tikiña, bi peteta multa!
ON JEOLIMO: Orla uste al dezu konponduko gerala?
ANTHON: Esango diyot, jauna,... (Gelditzen dira: eskuitara Atraka eta Tanti erriyetan, erdiyan On Jeolimo eta Anthon, eta beste ixkinan Pipax bakarrik.)
PIPAX: Oraiñ ere beliarena egiñ biarko! Kai-puntara guazen bost errial irabazitzera. (Juaten da.)
ANTHON: (Ikusten dubenian.) E! Pagatu gabe itzul egiten du.
TANTI: Oli, bai, oli! (Atzetik korrika juaten, da.) Bi peteta multa!
ANTHON: Orrek ere bai. (Atrakak segitzera bezela egiten du eta eltzen diyote biyak.) Ez dek iges egingo, ez!
ON JEOLIMO: Geldi emen! (Esku-makilla altxatubaz.)
ATRAKA: Jaunak, ez nijuan iges egitera; nik neria pagatuko det. Ez naiz ni orlakua.
AZKENEKO IRUDIA
Anthon, Atraka eta On Jeolimo
ON JEOLIMO: (Anthoni.) Onek zenbat zor dizu?
ANTHON: Onek...
ATRAKA: Nik baso bat.
ANTHON: Besterik ez?
ON JEOLIMO: Gizona, ori al da moduba? Denen artian karga erdien bat eran dute; aiek itzuli pagatu gabe; Onek, itzulik ez egiñagatik, igualtxu pagatzen du; eta orla nai dezu kontubak juxtu ateratzia?
ATRAKA: Nik baso bat besterik ez det eran!
ON JEOLIMO: Atoz gero upela ez dala ogei ta amar kargakua, eta zintakiñ ez dala ondo neurtzen, eta... esatera... Berriz ere exkax aterako dira zure kontubak.
ANTHON: Zer nai du bada? Gauza abek alegiñak egiñagatik gertatzen dira.
ON JEOLIMO: Nik ez det orrekiñ egitekorik; nik sagarduen diru juxtuba biar det, eta zuk atera zure kontubak.
ANTHON: Gu nola bizitzia nai du?
ON JEOLIMO: Lana egiñda.
ANTON: Egiten degu, jauna.
ON JEOLIMO: (Denbora pixka baten buruban.) Begira, Anthon: ni urrikitzen naiz zutzaz. Ezagutzen det alde batetik irabazi txikiya dagola eta bestetik alegiñak egiñagatik pegatzen dizutela, Bañan alabaindikan ere nik neretik eziñ emango dizut. Baña orain asmatu det modu bat biyak ondo aterako gerana.
ANTHON: Ia bada.
ON JEOLIMO: Txiskatzen dizutenian baso bat, baso bat ur bota; bi egiten dizutenian, bi bota: eta orla, zenbat sagardo txiskatu, ainbeste ur bota. Modu (b) onetan zuk ez dezu galduko eta nik ere ez.
ATRAKA: Guk bai, ordia.
ON JEOLIMO: Nik nere baimena ematen dizut.
ANTHON: Bai; beorrek ematen dit, bañan naiko al dute jaun oiek?
ON JEOLIMO: Ori...
ANTHON: (Jendiari.) Jaunak, ematen al diote beon baimena ura botatzeko?
ATRAKA: Ez! Ez!! Ez!!! Ez txinixtu!!!
ANTHON: Nik besterik ez nezake egin bada. (Jendiari.)
Urik nai ez badute
sagarduarekiñ,
konpondu litezteke
nagusiyarekiñ.
ON JEOLIMO:
Sagardotxu ontatik
emango det anbat,
pagatutzen badute
txikiko... txalo bat.
ATRAKA:
Asten badira, jaunak,
txalo ematera,
orduban bai egiyaz:
IRURAK:
ATERAKO GERA!
BUKAERA